Gobierno Vasco

GURE IKASTETXEAREN HISTORIA

Gure ikastetxea 1979 an zabaldu zen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.
Heziketa Berezia da gure eskolako ezaugarri nagusietako bat.
1989 an Amara Berri proiektuan sartu ginen Izan ere,Haur Hezkuntzako irakasleen iritziz, modu zuzen eta bateratuan egin behar genuen lan.
Eta hala Donostiako Amara Berri ikastetxe publikora egin genuen bisitaldi bat, bertan azkeneko 10 urteetan zerabilten sistema ezagutzeko. Batzarretan parte hartu eta geletan behaketa egin ondoren , gure eskolako ikasleentzat lan egiteko oso era positiboa izango zela konturatu ginen.
Loli Anaut, Amara Berri proiektuaren sortzailea, eta Amara aholkulari taldea Landako Eskolara etorri ziren klaustroan lan sistema azaltzeko. Geroago, klaustroak, gai honi buruz hitz egin ondoren, erabaki zuen gure zentrua ere Amara Berrik aholkatutako eskola izango zela.
1990 ean lehenengo gela osatu zen. B ereduko 3 urtekoen gela bat
D eredua 1991-1992 ikasturtean zabaldu zen.
1992-1993 ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehen zikloa osatu zen, eta 1999-2000 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan metodologia bera erabiltzen dugu.
Ikasturte horretan 800 ikasle inguru zeuden, 1989-1990 ikasturtean matrikulaturik zeudenen bikoitza.Gero eta matrikula gehiago,beraz.
1999ko irailean, eskolako handitze eta berritze lanak egin ziren .
2000-2001 ikasturtean Intxaurrondo eskolako ikasleak eta irakasleak gurean integratu ziren.
Gaur egun, eskolan 677 ikasle eta 57 irakasle daude.
Gure ikastetxea Erkidegoko Amara Berri sistema erabiltzen duten beste hogei ikastetxerekin koordinatzen da.
© Landako Eskola
Telefonoa: 946810643 | 014242aa@hezkuntza.net