Gobierno Vasco

BIBLIOTEKA

Liburuen kontsulta egiteko

 

 

     AZAROAK 25

 

 

___________________________________

 

 

         _________________________________


 

GIZON BERRIEN HITZAK

 

 

 

__________________________________________________________

 

HEZKIDETZA

 

 

__________________________________________________

 

 

GOMENDATUTAKO LIBURUAK

 

 

 

 

 

___________________________________________________

Sariak

2016/06/02

Zorionak Durangoko Udaletxeak antolatutako Eskulan eta Marrazketa lehiaketan sarituak izan zareten guztioi:

JON SALINAS, SHAYLA CEREZAL, NAROA OLMO, CLAUDIA MUÑOZ, IZAN SAIZ, EZTI UNZUETA, EIDER KORTABARRIA, JONE DIAZ y GARZAZI OTADUY.

Sariak, pasa den igandean, ekainaren 5ean jaso ziren.

Mikrobiologo egun batez

2016/06/02

5.mailako ikasleek Rosariok eta Josebak (eskolako gurasoak eta EHUko irakasleak) zuzendutako tailer batetan parte hartu dute. Tailer honen helburua mikroorganismoek gure egunerokotasunean duten garrantziaz jabetzea izan da: mikroorganismoen "ehiza", behaketa, hazkuntza, kultiboa,...

Idazlan saritua

2016/06/02

Aner Gamiz Perez, Landako Eskolako ikaslea izan da aurtengo Julene Azpeitia lehiaketako irabazlea olerkien atalean (LHko 5. eta 6.mailan).

"Zu eta ni" izan da Anerrek aurkeztu duen lana.

Zorionak Aner!

Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016

2016/05/23

Datorren ekainaren 5ean, Hendaian, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko da.


Goazen denok Hendaiara!!!


Hemen duzu informazioa gehiago.


Zakarrontzi berriak

2016/05/11


Zakarrontzi berriak ipintzen ari dira ikastetxeko patioan. Familiek eta ikasleek egindako

diagnostikoan proposatu zuten birziklatze prozesua hobetzeko zakarrontzi ezberdinak ipintzea.

Erabilera egokia izan dadin, sentsibilizazio kanpaina bat egingo da familia eta ikasleekin.

 

BIZIKIDETZA PROIEKTU INTEGRALA


Datozen hiru ikasturtetan (2015-2018) elkarbizitzari lotutako proiektu integrala garatuko dugu eskolan. Horrek  eskola-komunitate osoari eragingo dio.


Irailaren 2an, Paco Cascón Sorianok emandako formakuntzarekin hasi genuen proiektuaren 1. fasea:  “Educar en el conflicto y la convivencia”.


Berak emandako tailerretan eta hitzaldietan eskolako komunitate eragile hauek parte hartu dute: irakasleak, hezkuntza laguntzeko espezialistak, jantokiko begiraleak, atezainak eta familiak.


Informazio gehiago:


pacoc.pangea.org/documentos


www.edualter.org

 

_________________________________________


 

TRANSLANGUAGING

 

Maiatzaren 14an, osteguna, Translanguaging eta Hezkuntza Eleaniztasuna jardunaldiak antolatu ziren Donostiako Filosofia eta Gizarte Zientzien fakultatean (EHU).


Xabier Etxauen dekanoak ekitaldiaren aurkezpena egin ondoren, Begoña Garamendik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak hitz egin zuen.


Jarraian, Ofelia García (Graduate Center, City University of New York, USA) aritu zen hizlari.


Ofelia Garciaren hitzaldia bukatu eta gero, Translanguaging-ari buruzko ikerketa egiten ari diren  EHU-ko zenbait irakaslek parte hartu zuten; DREAM taldekoek (Donostia Research group on Education And Multilingualism).


Azkenik, Landako Eskolako Karmele Etxenagusia, Txaro Zamalloa eta Pilar Siota-k Translanguaging ikasgelan esperientziari buruz hitz egin zuten.


Ostiralean, maiatzaren 15ean, Ofelia García-k gure ikastetxea bisitatu zuen. Ikasleen eta gure lanarekiko interes handia azaldu zuen. Zuzendaritza taldearekin bildu zen, eta irakasle eta ikasleekin ere hitz egin zuen.


Bere balorazioa oso positiboa izan da. Amara Berri sistemak erabat hunkitu du eta, Landako Eskolak azaltzen dituen sormena, proiekzioa, indarra eta grina nabarmendu ditu.

 

       

 

 

_______________________________________

 

CHANGEMAKER ESKOLAK ASHOKA

 

Donostiako Amara Berri eskolak, pasa den igandean, maiatzaren 10ean, Ashoka Changemaker Eskola izateagatik saria jaso zuen Madrilen.

 

Ekitaldian, eskolako ikasle, irakasle eta familiez gain, Amara Berri Sarea osatzen duten beste ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeetako kideak ere egon ziren; beraien artean Landako Eskolakoak.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak eta Loli Anaut bera ere, bertan egon ziren.

 

Changemaker eskola izateagatik estatuko beste ikastetxe batzuk ere saritu zituzten: Bartzelonako Sadako, Pontevedrako O Pelouro eta Madrileko Padre Piquer.

 


   

 

BIDEOAK:

- Teleberri albistegia.

- Amara Berri eskolako ikasleek egindako bideoa


__________________________________________________________________________________

 

 

    

 

Irakasle eta familientzako formakuntza.


Urtarrilean, irakasleek formakuntza tailer baten parte hartuko dute. GEUZ (Gatazka eraldatzeko unibertsitate zentrua) taldeak emango ditu. Tailerra hau da:


"Convivencia escolar: habilidades y procesos de resolución de conflictos como herramientas del profesorado".



Otsailean, familien txanda izango da. Bi hitzaldi emango dira:


1. Otsailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jantokian.


"Límites y normas: pautas para utilizar la disciplina positiva con nuestros/as hijos/as".

 


2. Otsailaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jantokian.


"Conflictos entre niños/as y padres y madres: propuestas para la convivencia en la escuela".

 

 

 

* Etorriko den jende kopurua dela eta, lekua aldatu beharko balitz, sarrerako atean jakinaraziko litzateke.

 

_______________________________________________________________________


 

 

TRANSLANGUAGING Landako Eskolan

 

Proyecto TRANSLANGUAGING en landako eskola

TRANSLANGUAGING Project in Landako Eskola


 

 

 

 

_________________________________________________________


LANDAKO ESKOLAKO ALDIZKARIA

_________________________________________________________

© Landako Eskola
Telefonoa: 946810643 | 014242aa@hezkuntza.net