Gobierno Vasco

LANDAKO ESKOLAKO GOIZTARREN LUDOTEKA

LUDOTECA MADRUGADORES LANDAKO ESKOLA

 

ZERBITZUAREN BALDINTZAK


. Ordutegia goizeko 8etatik 9etara izango da.

. Bi tarifa daude: 40€ 8:40 baino lehenago sartzen diren umeentzat; eta 25€ ordu hori baino beranduago sartzen direnentzat. Tarifa hauek ez dira finkoak, aldaketaren bat suertatu daiteke ume kopuruaren arabera.

. Zerbitzua euskeraz egingo da.

. Bakoitzaren kuota ezartzeko, monitoreak umeen prezentzia kontrolatzeko zerrenda bat beteko du.

. Adin ezberdinetako umeak izango dira.

. Kuota finkoa izango da hile guztietan, nahiz eta egun gutziagoko hileak izan.

. Egun solteetan datozen umeek 7€/eguneko kuota ordainduko dute; sei egun edo gehiago badatoz kuota osoa ordainduko dute.

. Ordainketa hurrengo hileko lehen 5 egunetan egin behar da. Dirua guk emango dugun kontu-zenbakian sartu behar da.

. Bi hiletako ordainketa egiten ez bada umeak ezingo du zerbitzua erabili.

. Umeren bat gaisorik badago monitoreak gurasoei deituko die bila etor daitezen, ez du beste ardurarik izango.

 

Posta elektronikoa, helbide honetan:

goiztiarrak‏@landakoeskola.org

© Landako Eskola
Telefonoa: 946810643 | 014242aa@hezkuntza.net