Gobierno Vasco

 

     AZAROAK 25

 

 

___________________________________

 

 

         _________________________________


 

HEZKIDETZA

 

 

__________________________________________________

 

 

GOMENDATUTAKO LIBURUAK

 

 

 

 

 

___________________________________________________


GURE ESKOLAN


Psikomotrizitate-praktika hezigarria eta prebentiboa

Bilboko  Psikomotrizitate-praktika hezigarria eta prebentiboa PEI.EIP (HAZI Elkartea) graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleek, gure eskolan egingo dituzte praktikak. Saioak Teresa Martinezek gidatuko ditu, arlo horretan espezialista baita.

 

__________________________________

OOG eratzeko hauteskunde prozesua

2016/11/21

 

AGINDUA, 2016ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ORDEZKARITZA-ORGANO GORENETAKO KIDEAK AUKERATZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUA ZABALTZEN DUENA.


C├ęsar Bona, "Nobel de los profesores" deituriko sarietan finalista

2016/11/2

 

César Bona maisua Global Teacher Prize-eko Munduko 50 maisurik onenen artean finalista feratu zen.


Pasadan urriaren 25ean Bilbon, liburu berri bat aurkeztu zuen:"Las escuelas que cambian el mundo". Idazleak zazpi eskoletan lortutakoa kontazen du, baita beraien metodo berriztatzaileak, eta hezkuntzaren bidez zelan mundua aldatu daitekeen.


Liburuko 1.kapitulua Amara Berri Sistemari zuzenduta dago. Sistema honekin EAE-ko 17 ikastetxek lan egiten dute, Kataluniako batek, Kantabriako batek eta Fuerteventurako beste batek.


"Gatazkan hezitzea"-ri buruzko familientzako formazio saioak

2016/09/06


Iaz bezala, aurten ere, Paco Cascón-ek "Gatazkan hezitzea eta elkarbizitzea"-ren inguruko formazio saio bi eskeiniko dizkie eskolako familiei.


Nahi duten familia guztiei zuzendutako formazio saio hauek, irailaren 7an eta 8an izango dira, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra eskolako jantokian.

 

2016-2017 Egutegia

2016/06/07

 

Eskolako OOGak, bere azken bileran, datorren 2016-2017 ikasturterako egutegia onartu zuen.


Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Sariak

2016/06/02

Zorionak Durangoko Udaletxeak antolatutako Eskulan eta Marrazketa lehiaketan sarituak izan zareten guztioi:

JON SALINAS, SHAYLA CEREZAL, NAROA OLMO, CLAUDIA MUÑOZ, IZAN SAIZ, EZTI UNZUETA, EIDER KORTABARRIA, JONE DIAZ y GARZAZI OTADUY.

Sariak, pasa den igandean, ekainaren 5ean jaso ziren.

 

 

Matrikulazioari buruzko informazioa nahi izanez gero (datak, dokumentazioa,...), egin klik goiko iruan.



Hezkuntza Sailean matrikulazioari buruzko informazioa eskuratzeko, egin klik ondorengo irudian.  

 

 

 

___________________________________________________________

 

 

 

BIZIKIDETZA PROIEKTU INTEGRALA


Datozen hiru ikasturtetan (2015-2018) elkarbizitzari lotutako proiektu integrala garatuko dugu eskolan. Horrek  eskola-komunitate osoari eragingo dio.


Irailaren 2an, Paco Cascón Sorianok emandako formakuntzarekin hasi genuen proiektuaren 1. fasea:  “Educar en el conflicto y la convivencia”.


Berak emandako tailerretan eta hitzaldietan eskolako komunitate eragile hauek parte hartu dute: irakasleak, hezkuntza laguntzeko espezialistak, jantokiko begiraleak, atezainak eta familiak.


Informazio gehiago:


pacoc.pangea.org/documentos


www.edualter.org

 

_________________________________________


 

2014-2015 LANDAKO ESKOLA ALDIZKARIA

 



_____________________________________________

 

TRANSLANGUAGING

 

Maiatzaren 14an, osteguna, Translanguaging eta Hezkuntza Eleaniztasuna jardunaldiak antolatu ziren Donostiako Filosofia eta Gizarte Zientzien fakultatean (EHU).


Xabier Etxauen dekanoak ekitaldiaren aurkezpena egin ondoren, Begoña Garamendik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak hitz egin zuen.


Jarraian, Ofelia García (Graduate Center, City University of New York, USA) aritu zen hizlari.


Ofelia Garciaren hitzaldia bukatu eta gero, Translanguaging-ari buruzko ikerketa egiten ari diren  EHU-ko zenbait irakaslek parte hartu zuten; DREAM taldekoek (Donostia Research group on Education And Multilingualism).


Azkenik, Landako Eskolako Karmele Etxenagusia, Txaro Zamalloa eta Pilar Siota-k Translanguaging ikasgelan esperientziari buruz hitz egin zuten.


Ostiralean, maiatzaren 15ean, Ofelia García-k gure ikastetxea bisitatu zuen. Ikasleen eta gure lanarekiko interes handia azaldu zuen. Zuzendaritza taldearekin bildu zen, eta irakasle eta ikasleekin ere hitz egin zuen.


Bere balorazioa oso positiboa izan da. Amara Berri sistemak erabat hunkitu du eta, Landako Eskolak azaltzen dituen sormena, proiekzioa, indarra eta grina nabarmendu ditu.

 

       

 

 

_______________________________________

 

CHANGEMAKER ESKOLAK ASHOKA

 

Donostiako Amara Berri eskolak, pasa den igandean, maiatzaren 10ean, Ashoka Changemaker Eskola izateagatik saria jaso zuen Madrilen.

 

Ekitaldian, eskolako ikasle, irakasle eta familiez gain, Amara Berri Sarea osatzen duten beste ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeetako kideak ere egon ziren; beraien artean Landako Eskolakoak.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak eta Loli Anaut bera ere, bertan egon ziren.

 

Changemaker eskola izateagatik estatuko beste ikastetxe batzuk ere saritu zituzten: Bartzelonako Sadako, Pontevedrako O Pelouro eta Madrileko Padre Piquer.

 


   

 

BIDEOAK:

- Teleberri albistegia.

- Amara Berri eskolako ikasleek egindako bideoa


__________________________________________________________________________________

 

 

    

 

Irakasle eta familientzako formakuntza.


Urtarrilean, irakasleek formakuntza tailer baten parte hartuko dute. GEUZ (Gatazka eraldatzeko unibertsitate zentrua) taldeak emango ditu. Tailerra hau da:


"Convivencia escolar: habilidades y procesos de resolución de conflictos como herramientas del profesorado".



Otsailean, familien txanda izango da. Bi hitzaldi emango dira:


1. Otsailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jantokian.


"Límites y normas: pautas para utilizar la disciplina positiva con nuestros/as hijos/as".

 


2. Otsailaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jantokian.


"Conflictos entre niños/as y padres y madres: propuestas para la convivencia en la escuela".

 

 

 

* Etorriko den jende kopurua dela eta, lekua aldatu beharko balitz, sarrerako atean jakinaraziko litzateke.

 

_______________________________________________________________________


 

 

TRANSLANGUAGING Landako Eskolan

 

Proyecto TRANSLANGUAGING en landako eskola

TRANSLANGUAGING Project in Landako Eskola


 

 

 

 

_________________________________________________________


LANDAKO ESKOLAKO ALDIZKARIA

_________________________________________________________

 

 

GIZON BERRIEN HITZAK

 

 

 

__________________________________________________________

© Landako Eskola
Telefonoa: 946810643 | 014242aa@hezkuntza.net