Cambia el cuento


 

 

BIBLIOTEKA

Liburuen kontsulta egiteko

 

GOMENDATUTAKO LIBURUAK

 

 

 

 

 

___________________________________________________

 

 

GIZON BERRIEN HITZAK

 

 

 

__________________________________________________________

 

HEZKIDETZA

 

 

__________________________________________________

 

2019-2020 IKASTURTE HASIERA

2019/08/30

 

Ikasturtea irailaren 9an hasiko da, goizeko 9:00etan. Jantoki zerbitzua ere, egun berdinean, irailaren 9an hasiko da.

2019-2020 Aurrematrikula

2019/01/24

 

2019-2020 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da.

 

Idazkaritzako ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-16:30.

 

Ate irekien jardunaldiak:

- Otsailaren 2an, 11:00etan.

- Otsailaren 6an, 17:15ean.


Hezkuntza Saileko orrialdera lotura (eskaera on-line egiteko aukera)

 

 

Becas 2018-2019

2018/09/18

 

2018-2019 ikasturterako beka eskaera egiteko epea zabalik dago. Epea irailaren 17tik urriaren 19ra artekoa izango da, biak barne.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

 

 

Eskolara goaz!

2018/09/05

 

Ikasturte berria irailaren 7an hasiko da, goizeko 9:00etan.


Jantoki zerbitzua irailaren 13an hasiko da.


Ikasleak, iazko gelara joango dira.


Zapran Gagoz

2018/05/28

 

Datorren ekainaren 3an, Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia badator!!


Ikus itzazu bideo hauek:

- Zapran gagoz

- Pauso bat aurrera

 

   

 

 

EUSKARALDIA  


Martxan da Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunetan egingo den ariketa da eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Ahobizi edo Belarriprestmoduan parte hartu gura baduzue, izen-ematea honako helbidean egin dezakezue:  izenematea.euskaraldia.eus.


Durangon, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta hara ere hurbildu zaitezkete.


Zer da Ahobizi     eta Belarriprest    izatea? Ikusi bideoa

 

   

 

 

Landako Eskolak Euskaraldian parte hartuko du. Oso erraza da!

Anima zaitez!

 

 

 

   

 

BIZIKIDETZA PROIEKTU INTEGRALA


Datozen hiru ikasturtetan (2015-2018) elkarbizitzari lotutako proiektu integrala garatuko dugu eskolan. Horrek  eskola-komunitate osoari eragingo dio.


Irailaren 2an, Paco Cascón Sorianok emandako formakuntzarekin hasi genuen proiektuaren 1. fasea:  “Educar en el conflicto y la convivencia”.


Berak emandako tailerretan eta hitzaldietan eskolako komunitate eragile hauek parte hartu dute: irakasleak, hezkuntza laguntzeko espezialistak, jantokiko begiraleak, atezainak eta familiak.


Informazio gehiago:


pacoc.pangea.org/documentos


www.edualter.org

 

_________________________________________


 

TRANSLANGUAGING

 

Maiatzaren 14an, osteguna, Translanguaging eta Hezkuntza Eleaniztasuna jardunaldiak antolatu ziren Donostiako Filosofia eta Gizarte Zientzien fakultatean (EHU).


Xabier Etxauen dekanoak ekitaldiaren aurkezpena egin ondoren, Begoña Garamendik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak hitz egin zuen.


Jarraian, Ofelia García (Graduate Center, City University of New York, USA) aritu zen hizlari.


Ofelia Garciaren hitzaldia bukatu eta gero, Translanguaging-ari buruzko ikerketa egiten ari diren  EHU-ko zenbait irakaslek parte hartu zuten; DREAM taldekoek (Donostia Research group on Education And Multilingualism).


Azkenik, Landako Eskolako Karmele Etxenagusia, Txaro Zamalloa eta Pilar Siota-k Translanguaging ikasgelan esperientziari buruz hitz egin zuten.


Ostiralean, maiatzaren 15ean, Ofelia García-k gure ikastetxea bisitatu zuen. Ikasleen eta gure lanarekiko interes handia azaldu zuen. Zuzendaritza taldearekin bildu zen, eta irakasle eta ikasleekin ere hitz egin zuen.


Bere balorazioa oso positiboa izan da. Amara Berri sistemak erabat hunkitu du eta, Landako Eskolak azaltzen dituen sormena, proiekzioa, indarra eta grina nabarmendu ditu.

 

       

 

 

_______________________________________

 

CHANGEMAKER ESKOLAK ASHOKA

 

Donostiako Amara Berri eskolak, pasa den igandean, maiatzaren 10ean, Ashoka Changemaker Eskola izateagatik saria jaso zuen Madrilen.

 

Ekitaldian, eskolako ikasle, irakasle eta familiez gain, Amara Berri Sarea osatzen duten beste ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeetako kideak ere egon ziren; beraien artean Landako Eskolakoak.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak eta Loli Anaut bera ere, bertan egon ziren.

 

Changemaker eskola izateagatik estatuko beste ikastetxe batzuk ere saritu zituzten: Bartzelonako Sadako, Pontevedrako O Pelouro eta Madrileko Padre Piquer.

 


   

 

BIDEOAK:

- Teleberri albistegia.

- Amara Berri eskolako ikasleek egindako bideoa


__________________________________________________________________________________

 

 

TRANSLANGUAGING Landako Eskolan

 

Proyecto TRANSLANGUAGING en landako eskola

TRANSLANGUAGING Project in Landako Eskola


 

 

 

 

_________________________________________________________


LANDAKO ESKOLAKO ALDIZKARIA

_________________________________________________________

 

     AZAROAK 25

 

 

___________________________________

 

 

         _________________________________